Top

ART+ programak artistak, diseinugileak, ikasleak edo artearen, teknologiaren eta zientziaren inguruko era bateko eta besteko jarduera artistikoak ezagutu nahi dituen edonor dauzka xede.

Programak topaketa bat eta saiakuntzazko bi tailer eskaintzen ditu.

Astebetean, sei artistak edota taldek euren lana eta, batez ere, euren metodologia aurkeztuko dituzte zenbait hitzaldi informaletan. Arloko profesionalekin lanak eta inspirazioa trukatzea da helburua.

Topaketa hiru kategoriatan dago banatuta: Arte Digitala, Ehun Elektronikoa zein Wearableak eta In the LAB.

Programaren osagarri, 4na orduko 3 saioko bi tailer independente egiten dira:

  • Skinterface, musikako elkarreraginerako sentsore leunak sortzea helburu duen ehun elektronikoko tailerra.
  • In the LAB, prozesu fisiko edota kimiko bakunen ahalmen artistikoa arakatzea helburu duen saiakuntzazko tailerra.

ART+ TOPAKETAK

I Saioa: Arte Digitala

URRIAK 25 · 17:30etatik 20:30etara
Bilbo Arte Fundazioa

Alba G. Corral

Alba G. Corral (b. 1977 – Madril)Catalunyan bizi da (La Ràpita), eta ikusmen-artista, kode-garatzailea eta irakaslea da. Corral Ingeniaritza Informatikoan prestatu zen, eta, azken hamarkadan, artea sortzen ibili da softwarearen bidez. Zuzenekoaren, bideoaren, baliabide digitalen eta instalazioaren bitartez garatzen du bere jarduera. Zenbait jarduera artistikoren bidez, narrazio abstraktuak arakatzen ditu.

Bere izena ezagun egin da zuzenean egiten dituen ikus-entzunezko ekitaldiei esker. Bertan, kodeketa eta lanketa bateratzen ditu unean bertan, musikarien laguntzaz.

Anna Carreras

Anna Carreras (Bartzelona, 1979) kodetzaile sortzailea eta artista digitala da, eta komunikazio elkarreragilearen arloko saiakuntzan dihardu. Horretarako, bere lanetan, algoritmo sortzaileak, kode sortzailea eta teknologia elkarreragilea darabiltza komunikazio-bide moduan eta esperientzien sortzaile moduan.

Jokabide txiki bakunetatik, ordenaren zein anabasaren arteko orekatik sortutako konplexutasunaren inguruko interesa du. Algoritmo sortzaile eta ikusizkoen bidez lan egiten du, konplexutasunaren aberastasuna eta dibertsitatea irudikatzeko.

Instalazio elkarreragileak garatzen ditu, garapen-bidean dauden narrazio berriak arakatzeko. Horretarako, parte hartzeko eskatzen die ikus-entzuleei, eta haien lankidetza sustatzen du. Elkarreraginak esperientziari giza portaera anitza eransten dionez, emaitza aberatsagoak bultzatzen dira.

II Saioa: Ehun Elektronikoa eta Wearableak

URRIAK 26 · 17:30etatik 20:30etara
Bilbo Arte Fundazioa

María Castellanos eta Alberto Valverde

María Castellanos eta Alberto Valverde (uh513) 2009an hasi ziren bikote artistiko moduan lan egiten. María Castellanos artista da, eta Arte Ederretan doktoratu zen Vigoko Unibertsitatean. Gaur egun, doktoratu osteko ikertzailea da Oslo Metropolitan Universityn, FeLT proiektuaren –Futures of Living Technologies– esparruan. Alberto Valverde artista eta teknologoa da, eta esperientzia zabala du sistemen diseinuan, ingurune elkarreragileen sorreran, multimedian eta robotikan.

Haien jarduera artistiko bateratuak gizakien, gizakiak ez direnen eta makinen arteko harremanak lantzen ditu. Azken urteotan, honako hauexek izan dira haien ikergai nagusiak: giza zentzumenen mugen azterketa eta espezieen arteko komunikaziorako sistema konplexuen sorrera, gizakien eta landareen arteko ulerkuntza suspertzeko.

EJTech Studio

EJTECH [ˈeɪtɛk’] Judit Eszter Kárpátik eta Esteban de la Torrek osatzen dute, eta diziplinarteko artisten bikotea da. Interfaze hiperfisikoak, materia programagarria eta ehun areagotuak darabiltzate bitarteko moduan, subjektuaren zein objektuaren arteko zentzumenezko zein kontzeptuzko harremanak ikertzeko. Horrela, garapen-bidean dauden egituren sareak eta kausalitate immanentea aurkitzen dituzte berriro metamaterialismo errealistaren barruan. Eraketa-bloke material moduan, soinua, espazioa eta denbora funtsezko elementuak dira haien jardueran, eta teknologiaren nahiz giza gorputzaren arteko patroiak garatzeko prozesua dute aztergai. Materialak ikertzen dituzte, eta, horren ondorioz, performazio-instalazioak, kanal anitzeko eskultura sonikoak eta gainazal dinamikoak sortzen dituzte. Era berean, Materialismo Berriaren, Teoria Holonikoaren eta Somaestetikaren filosofiaren eraginpean daude. Hori guztiori dela eta, EJTECHek liminaltasuna, hirugarren espazioa eta orainaren egoera iheskorra arakatzeko moduko tresnak eskaintzea dauka xede.

III Saioa: In the Lab

URRIAK 27 · 15:30etatik 18:30etara
Master ACTP · UPV/EHU
Edificio II Facultad de BBAA
Sala de Visionado

Rotor Studio

Ángeles Angulok eta Román Torrek Rotor Studio osatzen dute. Zenbait arlotan duten esperientzia (arte eszenikoak, plastikoak edo artea) eta osagai teknologiko handia uztartzen dituztenez, sortzen dituzten proposamen artistikoek gure teknologiaren / zientziaren / gizartearen zenbait faktore garaikideri buruz hausnartzea eta hori guztia agerian jartzea dute xede.

Haien lanak artisautza digitalaren, diseinu industrialaren eta ikus-entzunezko esperientziaren arteko erdibidean dauden gailu fisikoak sortzea du helburu. Tekniken hibridazio horren ondorioz, betiko lekuetatik abiatzen diren zenbait eratako formatuak sortzen dituzte.

Hona hemen Rotor Studion garatutako proiektuak egituratzen dituzten funtsezko zenbait hitz: #arkitektura #zientzia #artea #natura #larrialdi_klimatikoa #geometriak #pribatutasun_digitala #zientzia_fikzioa.

Hamill Industries

Hamill Anna Díazek eta Pablo Barquínek osatzen dute. Binomio sortzaile hau aditua da garapen-bidean dauden eta tradizionalak diren tekniken nahasketan eta saiakuntzan oinarritutako berrikuntza-proiektuen garapenean, eta ikusizko komunikaziorako formatu berriak sortzea dute helburu. Ikerketa artistiko eta teknologikoa egiten dute ikusizko arteen, zuzeneko ekitaldien eta argiaren zein soinuaren araketaren arloan.

Proiektu bakoitzerako, euren tresnak zein asmakizunak garatzen dituzte, eta, horretarako, efektu digitalak zein analogikoak bateratzen dituzte erabat ustekabeak diren moduetan. Ingeniaritza Fisikoa, argien diseinua, mugimenduan dagoen irudia eta ikusizko programazioa nahasten dituzte, euren irudiak pantailatik askoz haratago hedatzeko eta esperientzia ukigarriagoetara irekitzeko.

ART+
TAILERRAK

I. TAILERRA
SKINTERFACE – EJTech Studio

Urriak 25, 26 eta 27 · 10:00etatik 14:00etara
Gheada Estudioa. Gorte kalea 29-30, 4.a F. Bilbo

Skinterface tailerrak musikako elkarreraginerako sentsore leunak sortzea dauka helburu. Parte-hartzaileei ehun elektronikoen oinarrizko kontzeptuen hastapenak azalduko zaizkie hardwarearen nahiz softwarearen ikuspegitik.

3 zatiko tailer praktiko honetan, zerotik eraikiko ditugu sentsore bigunak, eta geure programa idatzira konektatuko ditugu, ehun areagotua bera gizakien zein ordenagailuen arteko elkarreraginerako ukipen-kontroleko gainazal moduan arakatzeko. Sarrera-mailako tailerra denez, ez da beharrezkoa izango programazioari edo elektronikari buruzko aurretiazko jakintzarik edukitzea.

Parte-hartzaileek euren ordenagailu eramangarria ekarri beharko dute, Max8 eduki beharko du instalatuta (nahikoa da proba-bertsioa izatea) eta entzungailuak ere ekarri beharko dituzte.

II. TAILERRA
IN THE LAB – GHEADA ESTUDIOA

Azaroak 22, 23 eta 24· 10:00etatik 14:00etara
Gheada Estudioa. Gorte kalea 29-30, 4.a F. Bilbo

In the Lab saiakuntzazko tailerra da, eta prozesu fisiko edota kimiko bakunen ahalmen artistikoa arakatzea dauka helburu. Egunerokoak diren edo eskuragarri dauden materialen, substantzien eta objektuen bidez, forma, kolore eta egitura interesgarriak sorrarazten dituzten materialen zenbait egoera, prozesu eta elkarreragin erabiliko ditugu saiakuntzak egiteko.

Parte-hartzaileek laneko arropa erosoa ekarri beharko dute.

Gheada estudio artistikoa da, eta ikus-entzunezko instalazioetan zein murgiltze-esperientzietan dago espezializatuta. Aurkako binomioak arakatzen dituzte; esate baterako, gizabanakoa-gizartea, natura-teknologia, analogikoa-digitala. Horretarako, giza jokabideak dituzte aztergai, eta nortasun-kode bateratuak nahiz banakakoak ezartzen dituzte. Haien lana ikus-entzunezkoa baino ez zen irudian hasi bazen ere, urteen joan-etorrian ikus-entzunezko instalazio elkarreragileen edota murgiltze-instalazioen ekoizpenerantz bilakatu dira. Bertan, ikus-entzuleak daudenez, eragina du obran eta, horren ondorioz, bertatik jasotzen duten esperientzian ere bai. Era berean, talde honek arte eszenikoetan ere lan egiten du, eta, bertan, ikus-entzunezko, arlo analogikoko eta arlo digitaleko zenbait tresna darabiltza narrazioak zuzenean sortzean saiakuntzak egiteko asmoz.

IZENA EMATEKO

Topaketak: Dohainik, urretiaz eman behar da izena.
Tailerrak: 30€, materialetarako.
Izena emateko: info@gheada.com